Oñatiko udala

Unibertsitate etorbidean arrapala egingo da unibertsitate aurrealdera xamurrago iristeko

2016/04/01
Card image cap
Lana, Ugarte eraikuntza enpresak egingo du

  Unibertsitate Zaharra irisgarriagoa bihurtze aldera, arrapala egingo da. Unibertsitateak atzealdetik duen sarreran koska txiki bat dago baina eraikinaren aurrealdetik zailtasunak handiagoak dira. Unibertsitate aurrealdeko plazatik goiko bidera, desnibel handia dago eta jaisteko modu bakarra eskailerak dira. Horregatik, Unibertsitate etorbidetik arrapala egitea erabaki da. Konkretuki, postetxe aurrealdetik joanda dauden eskailerak aprobetxatuko dira arrapala egiteko.

  Arrapalak 1,20 m zabalera izango du eta ingurua kontutan hartuz, erabiliko den materiala bereziki zainduko da: hormetan harlangaitza erabiliko da eta baranda ingurukoen kolorekoa egingo da. Proposamenak Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuko arkitektoaren oniritzia jaso du.

  Lana, Ugarte eraikuntza enpresak egingo du. Horretarako onartu den aurrekontua, 13.720,77 € da. Datozen asteotan egingo da Sancti Spiritus unibertsitate inguruetara xamurrago iristeko arrapala.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!