ULMAk eta MUko Goi Eskola Politeknikoak hitzarmena sinatu dute gaur

2022/10/13
Card image cap
Prestakuntzan, ikerketan eta talentu zientifiko eta teknologikoan lankidetzan arituko dira

  ULMA eta Goi Eskola Politeknikoa aspalditik ari dira lankidetzan, teknologiaren ikerketan, ezagutzaren transferentzian eta teknologian espezializatutako gazteen prestakuntzan eragiteko. Lankidetza hori esplizituki jasotzen duen esparru hitzarmena sinatu dute gaur.

  Hitzarmenaren ondorioz, erakunde biek zientzia eta teknologia arloetako lankidetza eta ezagutzen transferentzia sustatuko dute, prestakuntza jarduerak, arautu gabeko prestakuntza programak, ikerketa proiektuak, doktore tesiak eta transferentzia proiektuak abian jarriz. Era berean, hainbat jarduera elkarrekin sustatuko dituzte, epe labur eta luzera ULMAren eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzeko. Eta talentuaren kudeaketara eta teknikari, espezialista eta, oro har, gizartearen etengabeko prestakuntzara bideratutako jarduerak eta programak garatuko dituzte, komunean dituzten jarduera eremuetan.

  ULMA Taldeko Pertsonen zuzendari Joseba Martinezen hitzetan, euskal enpresen erronka handienetakoa da talentua bilatu, erakarri eta bertan atxikitzea. Ulmak arlo horretan duen ardura erakusten du MUko Goi Eskola politeknikoarekin gaur sinatu duten hitzarmenak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!