Ukrainarako laguntza humanitario bilketa kanpaina hasi du Chernobilen Lagunak

2022/03/24
Card image cap
Oñatin gaur, bihar eta etzi egingo da Martzelino Zelaia kaleko 8an dagoen lokalean

  Chernobilen lagunak elkarteak 20 urte baino gehiago daramatza Ivankiv izeneko herriko haurrak Gipuzkoara ekartzen, uda pasatzera. Une honetan Kiev iparraldean dagoen herri honen egoera larria da, errusiar armadaren menpe dago eta bertako biztanleek ez dute ez urik ezta argirik ere, eta kasik hornidurarik gabe daude. Bizitzeko behar duten laguntza humanitarioa eramateko bide bat topatu du Chernobilen lagunak elkarteak eta material bilketa bati ekin dio presaka, laguntza eramango duen lehen kamioia datorren asteazkenean, martxoaren 30ean abiatuko baita Ivankivera.

  Oñatin, Martzelino Zelaia kaleko 8an dagoen lokalean jasoko du elkarteak laguntza, gaur eta bihar, 10:00tatik 12:00tara eta 18:00tatik 20:00tara eta larunbatean, goizez soilik, 10:00tatik 12:00tara. Higiene produktuak, osasun materiala, elikagaiak eta argia egiteko bestelakoak eskatzen dira.

  Konkretuki hauexek dira eskatzen direnak: pixoihalak heldu eta haurrentzat, konpresak, toallatxoak, xaboi-pastillak, hortzetako pasta eta eskuilak, maskara kirurgikoak, gasak, esparatrapua, zauriak desinfektatzeko substantziak, bendak, barratxo energetikoak, txokolate beltza, kontserbak: haragi, arrain, lekale eta frutak, gailetak, pasta, arroza, irina, kafe ehoa, tea, esnea, haurrentzako esne hautsa, umeentzako zerealak eta potitoak eta linternak, pilak, luzagailuak eta 3Kw-tako sorgailu elektrikoak eskatzen dira. Diru ekarpenak ere egin daitezke Chernobilen lagunak elkarteko kontu zenbakian (ES36 2095 5029 14 1062229843)

  Oñatin bezala beste herri batzuetan ere batuko den materiala datorren astean bertan bidaliko da Ukrainara, Ivankiv herrira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!