Udanako errepidea irekita dago
 
                                            Udanako errepidea goizean ireki dute, bi erreiak irekita daude, nahiz eta konponketa lanak erabat amaitu gabe dauden. Errepide zati berria margotu gabe dago eta beste lan txiki batzuk egitea falta da. Horregatik, eta puntualki, errepidearen errei bat moztu daiteke datozen egunetan oraindik lanak burutzeko baina pasabidea zabalik dago jada.
Hiru hilabete eta erdiz egon da Udanako errepidea itxita azaro-abenduko euriteek sortutako kalteen ondorioz. GI-2630 errepidean hainbat lur mugimendu izan ziren eta bide zoruak behera egin zuen, asfaltoa erabat zartatuz. Abenduaren 12an erabaki zuen Foru aldundiak Udanarako errepidea ixtea eta hala egon da gaur goizera arte.
Errepidea irekitzearekin batera bertatik bideratzen den DG04 autobus zerbitzua berreskuratzea erabaki du Lurraldebusek. Arrasate-Oñati-Legazpi-Zumarraga linearen ohiko zerbitzua beteko da bihartik aurrera eta Udana itxita egon den bitartean Deskargatik bideratu den Arrasate eta Zumarraga arteko linea bertan behera geratuko da.
Iturria: Oñati Irratia
 
                  Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!
 Oñatiko udala
 Oñatiko udala 
           
                           
                          