Udaltzaingoak publikoki eskertu nahi du azken aste hauetan jaso dituen elkartasun eta animo mezuak.
2014/12/12
Jaixen biharamunean hiru udaltzainek jasan zuten erasoaren haritik herritar ugarik maitasun adierazpenak helarazi dizkiete.
Idoia Lazpita udaltzainburuak, Oñatiko Udaltzaingoaren izenean izenpetzen duen ohar laburra ESKERRIK ASKO hitzez hasten da eta honelaxe jarraitzen du:
Ohar labur honen bidez, Oñatiko Udaltzaingoak eskertu nahi ditu jaso dituen
maitasun-adierazpen guztiak. Hainbat udaltzainek lanean ari zirela
jasandako erasoa dela-eta Euskadiko udaltzainen familiak eta
Gobernu Taldeak eman diguzuen babesagatik eta, batez ere,
oñatiar guztiek une gogor hauetan erakutsitako berotasunagatik
gure esker ona adierazi nahi dugu.
Eskerrik asko, guztioi.
Oñatiko udaltzaingoaren izenean hedabideetara zabaldu den eskertze-oharra da.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!