Oñatiko udala

Udaltzainen aldagela eta komunak berritzen hasi dira

2020/11/26
Card image cap
Udaltzaingoaren egoitzako bigarren solairuan ez da lanik egin Ertzaintzaren komisaldegia izan zenetik

  2008an aldatu zen udaltzaingoa udaletxetik egungo eraikinera, aurrez, Ertzaintzaren egoitza izan zenera. Leku aldaketa egin aurretik eraikinaren lehenengo solairua eta garajea eraberritu ziren baina bigarren solairua zegoenetan utzi zen. Goiko solairu horretan daude udaltzainen aldagelak, dutxa eta komunak.

  Bigarren solairuko aldagelak eta altzariak berrituko dira, dutxa eta komun gehiago jarriko dira, baina nagusiki zaharkituta dagoen ur hoditeria aldatuko da. Udaltzaingoaren eraikin berean dagoen komun publikoa instalatu ahal izateko hoditeria bistan jarri zen eta berritu beharra zegoela ikusi zen. Lan horiek orain egingo dira.

  Ugarte enpresa arduratuko da udaltzainen aldagela eta komunak berritzeko lanez. Gaur hasi dira prestakuntza lanak eta sei-zortzi astez luzatzea aurreikusten da. Bitartean, udaltzainak aldatzeko lehen solairuan dauden ziegak eta beste gela batzuk erabiliko dituzte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!