turismoa

Udaletxeko egutegia salgai Turismo Bulegoan

2013/01/11
Card image cap
Udaletxeko euskara departamentuak kaleratu du jada aurtengo egutegia, Turismo bulegoan salgai dago 1€-ren truke.

  Udaleko Euskara departamentuak osatu duen egutegia herriko ikastetxe, enpresa eta bulego publikoetan banatu ondoren, geratzen diren aleak salgai jarri dira Turismo Bulegoan. Egutegia, prezio sinbolikoan jarri da salgai: euro bat aleko.

  2013ko udal egutegia poster tamainako orri bakarreko egutegia da. Gaia, pasa den abenduaren 3an ospatu zen Euskararen Eguna da. Hiru ikastetxeek eta herritar nagusiagoek elkarrekin ospatu genuen Euskararen Eguna. “Euskaraz bizi gara” leloa du eta euskararen egunean ateratako argazkiez egin den kollage-az irudikatzen da.


Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!