Udaletxea itxita egongo da bihar
2019/02/15

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua prestatzeko lanak direla eta, bihar ez dira irekiko udaletxeko bulegoak
Udaletxean bertan, alhondiga aldera, egokituko den Herritarren Arreta Zerbitzua prestatzeko lanak udal bulegoak zabalik direla egiten ari dira. Baina bihar telekomunikazio sarea egokitu behar dute, eta udal bulegoetan egin ohi diren tramiteetarako sareko konexioa edukitzea ezinbestekoa denez, bihar udal bulegoak ez zabaltzea erabaki da.
Astelehenerako dena prest eta zerbitzua normaltasunez emateko moduan egotea espero dute udal arduradunek.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!