Udalekuetako begiraleak hautatzeko merituen behin betiko balorazioa argitaratu da

2018/05/03
Card image cap
Puntuaziorik altuena duten 63 lagunak kontratatzea aurreikusten da

  Baldintza guztiak betetzen dituzten 91 hautagairen merituak baloratuta, puntuazioaren araberako behin betiko zerrenda argitaratu da. Bide batez, 63 hautagai inguru kontratatuko direla argitu da. Une honetan hautagairen bat lanean balego, udalari lehenbailehen jakinaraztea eskatzen da, bateraezintasunik dagoen ala ez aztertzeko. Begirale aritu behar direnek gainera, aurrez egingo diren prestaketa saioetan parte hartu beharko dutela gogorarazten da eta joateko ezintasuna dutenei ere jakinaraztea eskatzen zaie. Aipatu prestakuntza saioak maiatzaren 12an, goiz eta arratsaldez, eta ekainaren 23an goizez egingo dira Gaztelekuan. Joaterik egin duenak gaur bertan jakinarazi behar du udaletxean. Izan ere, derrigorrezkoak diren formakuntza saio horiek ordaindu egingo baititu udalak.

  Udaleku irekiak uztailaren 2tik 27ra izango dira aurten eta 570 neska-mutikok parte hartuko dute, inoizko kopururik altuena. Aurten lehen aldiz, euskarazko EGA edo 3.hizkuntza eskakizunaren mailako ezagutza egiaztatzea eskatu zaie udalekuetako begiraleei.   

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!