Oñatiko udala

Udaleku irekietarako begiraleen behin betiko zerrenda eta kontratazio proposamena argitaratu da

2022/05/19
Card image cap
Puntuaziorik altuena duten 74 hautagaiak kontratatzea aurreikusten da baina formazio saioetara joan beharko dute

  Udaleku irekietan begirale izateko hautagaien erdiak pasatxo kontratatzea aurreikusten du Udalak, baldintza guztiak beteta onartu diren 143 hautagaietatik 74 kontratatzea proposatuko baita, hasiera batetan. Agiri bidez egiaztatu ziren merituak baloratuta, puntuazioaren hurrenkeran osatu den zerrendan lehenengo 74ak berezitu dira eta hauek ekainaren 4 eta 11an egingo diren prestakuntza saioetara joan beharko dute, kontratatuak izan daitezen. Formakuntza saio hauek Eltzian egingo dira, ekainaren 4an, 9:00tatik 13:00era eta 14:00tatik 17:00etara eta ekainaren 11an, goizez bakarrik, 9:00tatik 13:00era.

  Formakuntza saioetara joateko ezintasuna dutenek maiatzaren 25era arteko apea dute Udalari jakinarazi eta justifikatzeko. Izaskun Querejetari mailez jakinarazi behar zaio, iquerejeta@onati.eus helbidera mezua bidalita. Era berean, aipatu ditugun 74 hautagai horietakoren batek indarrean dagoen lan kontratua edo funtzionario izendapenik balu, Udalari jakinarazi behar dio baita ere, bateraezintasunik ote dagoen aztertzeko. Komunikazio hori ahalik eta azkarren egin beharko du hautagaiak.
Xehetasun guzti hauek udaleko web atarian argitaratu den merituen behin betiko zerrendaren amaieran jaso dira.

Iturria: Oñati Irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!