Oñatiko udala

Udaleku irekietarako 18 begiralegairi dokumentazioa osatzea eskatu zaie

2024/03/25
Card image cap
Eskaera orria osatu edo egiaztagiriak aurkezteko epea bihar amaitzen da

  132 lagunek eman dute izena udaleku irekietan begirale gisa aritzeko. 18k ordea ez dute eskaera guztiz osatu eta hala egiteko bost egun eman zaizkie. Bihar da egiaztagiriak aurkezteko azken eguna.

  Udaleko web atariko sarrerako pantailan, oharrak atalean zintzilikatu da izen-emateari buruzko oharra. Agiri osagarriak falta dituzten 18 hautagaiak, Nortasun Agiriaren zenbakiaren arabera identifikatzen dira eta udaleku irekietako eskaera osatzeko zein agiri falta duten edo dituzten zehazten da. Eskaera orria behar bezala betetzea falta du batek eta besteek, merituetan adierazitako aisialdiko begirale titulua, lan kontratuak edota lehen sorospenetako titulua. Egiaztagiri horiek presentatzeko azken eguna bihar da, eta eskaera egin zutenean bezala, HAZ bulegoan aurrez aurre, edo modu telematikoak aurkeztu daitezke.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!