Oñatiko udala

Udaleku irekietan begirale izateko izen-emate epe berria zabaldu da

2017/05/16
Card image cap
Sor litezkeen baja eta beharrei erantzuteko hautagai gehiago izan nahi dira

  Inoizko begirale kopururik handiena kontratatuko da aurten udaleku irekietarako, 57, udalekuetan ere inoizko neska mutiko kopuru handiena arituko baita , 516. Martxoan egin zen lehen deialdiaren ondotik  62 hautagai onartu ziren udalekuetako begirale izateko. Bakoitzak egiaztatutako formazio akademikoa eta esperientzia baloratuta osatu zen puntuazioaren araberako zerrendan lehenengo agertzen diren 57 hautagaiak kontratatu asmo ditu udalak. Baina bakarren batek uko egin edo baja eskatu dezake. Halako behar berriei aurre egin ahal izateko, egun dagoen 5 laguneko erreserba zerrenda handitu nahi da eta horregatik, hautaketa prozesura aurkezteko epe berria ireki da. Epea gaur zabaldu da eta ostiralera arte, 14:00ak arte, luzatuko da.

  Deialdi berri honetan parte hartzeko aurreko baldintza berberak bete behar dira; lanean hasterako, 18 urte beteta izatea, euskaraz ondo moldatzea eta eskola graduatua izatea dira bete beharreko oinarrizko baldintzak. Gainera, sexu delitugileen erregistro zentraleko agiri negatiboa ere aurkeztu behar da. Haurtzaro eta adoleszentziaren babeserako agiri hau Bilboko Elkano kalean dagoen lurraldeko gerentzian eskuratu behar da. Aisialdi monitore gisa edota akademikoki duten formazioa eta lan-eskarmentua bereziki baloratuko dira. EGA edo pareko titulua izatea ere kontutan hartuko da. Udaleku irekietan begirale izateko eskaerak udaletxeko bulegoetan bete behar dira. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!