Oñatiko udala

Udaldirako kultur egitaraua aurkeztu du udaleko kultura sailak

2021/06/15
Card image cap

ESKU-LTU-RA (kultura eskura) izenburupean, datozen asteetara begira programatu duen kultur egitaraua aurkeztu du Udalako kultura departamentuak. Musika estilo ezberdinetako zazpi kontzertu eta zirko ikuskizun bat izango dira. Ikusi egitaraua hemen.

Musika emanaldirik gehienak Lazarraga lorategian izango dira, aforoa kontrolatu eta osasun baldintzak bermatu ahal izateko. Lazarragakoez gain, Ganbara eta Hots abesbatzek Asentzioko ermita inguruan eskainiko dute 'Erraiak' kontzertua, eta Urmuga mendi zeharkaldi musikatuaren testuinguruan Oñatin uztailaren 18an egingo den kontzertua plazako frontoi eta jolasleku inguruan izango da. Et Incarnatus orkestrarekin batera, Alex Sardui, Maider Zabalegi eta Pettik abestuko dute, besteak beste. 

ESKU-LTU-RA egitarauko ekitaldietarako sarrerak (gehienak dohainik dira, baina txartela eskuratu behar da) bihar jarriko dira eskuragai udalaren webgunean, leihatila digitalean eta Txokolateixan.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!