Oñatiko udala

Udalak, Zubikoa Kiroldegiko taberna-kafetegi-jatetxe zerbitzua lizitaziora aterako du.

2012/01/24
Gaia, osteguneko Osoko Bilkuran aztertuko da.

  Pasa den azaroan bete zen Kiroldegiko tabernaren arrendamendurako lau urteko kontratua. Gauzak horrela, Kirol Batzordeak, tabernaren ustiaketa presazko izaeraz berriro lehiaketara ateratzea proposatu zuen azken tokiko gobernu batzarrean. Hartarako baldintza plegoa ere aurkeztu zuelarik. Deialdia, Zubikoako taberna ustiatzeko da baina bertan, kafetegi eta jatetxe zerbitzuak bete behar direla kontutan hartuta.

  Zubikoa Kiroldegiko taberna-kafetegi-jatxearen ustiaketa hasiera batetan 2 urtetarako ematea aurre ikusten du udalak. Beti ere, kontratua, beste 2 urtez luzatu daitekeelarik.

  Lehiaketara aurkeztu ahal izateko, udalak finkatu duen gutxieneko lizitaziotik gorako eskaintza egin beharko da. Gutxieneko hori 390 euro gehi BEZa da. Hasierako bi urteko kontratua luzatzea erabakiko balitz gainera, aipatu alokairu prezioari urtearen KPIa gehitu beharko litzaioke.

  Lizitaziora aurkezten diren eskaintzak baloratzerakoan lau izango dira neurtuko diren irizpideak: Esanguratsuena, egindako proposamen teknikoa izango da 75 puntuko balorazioan 40 eskuratzeko aukera emango baitu. Eskaintza ekonomikoak gehienez 15 puntuko balioa izango du eta hobekuntzak eta elkarrizketa beste 10na puntu.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!