Oñatiko udala

Udalak, urteko aurrekontuaren ohiko sarreretatik Barne Produktu Gordinaren ia %1a bideratuko du garapen laguntzetara.

2013/06/05
Laguntza horien banaketarako oinarriak aldatzea erabaki zen azken Osoko Bilkuran.

  Garapen laguntzetarako 93.000 euro bideratuko ditu aurten udalak. Hau da, aurtengo aurrekontuaren ohiko sarreretatik Barne produktu gordinaren %0.97a. Horrek esanahi du Europar Batasunak aholkatzen duen %0.7aren goitik kokatuko dela beste urte batez Oñatiko udalak, garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzara zuzenduko duen diru partida.

  Kopuru horren berri azken Osoko bilkuran eman zen dirua banatzeko oinarriak aldatzeko proposamena azaldu zenean. Iaz, garapenenerako diru laguntzak hiru ataletan banatu ziren, aurten berriz, bitan banatzea proposatu zen: herrian egingo diren sentsibilizazio ekintzetarako batetik eta garapen bidean dauden herrialdeetan bertan lantzen ari diren proiektuak gauzatzeko bestetik.

  Guztira, esan bezala, garapen laguntzetarako 93.000 euro bideratuko ditu udalak. Horien ia %6a, herrian bertan egingo diren sentsibilizazio arloko ekintzetarako izango dira. Konkretuki, 5.320 euro. Gainontzeko ia 88 mila euroak, garapen bidetan diren herrialdetako bizilagunen osasun baldintzak eta sozio ekonomikoak garatu eta hobetzera zuzendutako ekintzetara bideratuko dira.

  Maiatzeko Osoko Bilkuran onartutako oinarri aldaketa honen ondorioz, emergentzietarako laguntzetara bideratutako laguntza atala desagertu egin da.

  Aldaketa honen berri ematen duen iragarkia Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratu da gaur. Horrekin batera, alegazio edo iradokizunetarako 30 eguneko epea ere ireki da. Interesa duenak, uztailaren 10a arteko epea du halakoak aurkezteko.

  Jakin badakigu hainbat gobernuz kanpoko erakunde garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzarako udalak emango dituen diru laguntza hauek eskatzeko epearen zain daudela. Oraindik ez da hori ireki.

  Alegazioetarako epea amaitu eta halakorik aurkeztuko ez balitz, akordioa behin betiko izaeraz onartuta geratuko litzateke eta orduan bai, diru laguntzak eskatzeko epea irekitzen dela jakinaraziz iragarki berria argitaratuko da Gipuzkoako aldizkari Ofizialean. Uztaila erdialdean edo izan daiteke.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!