Udalak, turismo aktiboa eta aisialdia uztartuko duen proiektua lantzeko teknikaria kontratatuko du.
Lanbidek bere eskaintzetan zintzilikatu berri duen lanpostu hau, udalarekin duen lankidetza hitzarmenaren baitan osatuko baita.
Turismo teknikaria-kirol ekintzetako dinamizatzaile lanpostu honetarako, unibertsitateko erdi mailako ikasketak edo gutxienez, goi mailako lanbide heziketa zikloa izatea eskatzen da. Euskarari dagokionez, berriz, Ega mailako ezagutza izan beharko da.
Lanpostura aurkeztu ahal izateko baldintzetan, Oñatin bizitzea ezinbestekotzat jotzen da eta diru sarrera aldetik, langabezia prestaziorik ez jasotzea edota sarrera-garantia errenta kobratzen egotea.
Eskaini berriz, sei hilabeterako lan kontratua eskaintzen da. Eta deialdian zehazten denez, lanean, abenduaren 15ean hasteko da.
Interesa dutenek izena, lehenbailehen eman behar dute, beraz, lanpostua osatzeko aukeraketa berehalakoan egingo baita. Aipatutako lan eskaintza hau ondorioz, egun gutxitan mantenduko da Lanbide zerbitzuaren web atarian. Eta horretara, www.lanbide.net atarira jo behar da izena eman ahal izateko.
Enplegu zerbitzuko lehen filtroa pasatzen duten hautagaiekin elkarrizketak egingo dira eta lanposturako egokitasuna eta motibazioa neurtuko da.
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!