Oñatiko udala

Udalak, plantillan hutsik dauden argiteriako ofizial eta igeltserotzako peoi eta ofizial lanpostuak bete asmo ditu.

2012/07/06
Lanpostuei dagozkien oinarri eta baldintzak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu dira.

  Horrek ez du esanahi dena den, izena emateko epea ireki denik. Iragarkia BOEn, estatuko boletinean kaleratu behar baita. Hortik aurrera bai, 20 eguneko epea izango da udal brigada osatuko duten hiru lanpostu hauetara presentatu ahal izateko.

  Formazioari dagokionez, eskola graduatua, lanbide heziketa 1 edo baliokidea izatea eskatzen da, argiteria ofizial kasuan lanbide heziketa elektrizitate arloan egina izatea eskatzen da eta igeltserotzako peoi eta ofizial lanpostuetan, noski, igeltserotza arloan. B motako gida baimena izatea derrigorrezkoa da eta euskarari dagokionean berriz, 2. hizkuntza eskakizunaren maila izatea.

  Lanpostua oposizio lehiaketa sistemaz betek odenez, hautagaien formazio osagarria eta lan eskarmentua ere baloratuko dira.

  Bete beharreko lanei dagokienean bestalde, argiteria ofizialak, udalerriko argiteria publikoaren diseinua, instalazioa eta instalazioen mantentze lana egin beharko du nagusiki eta igeltserotzako peoi eta ofizialak berriz, udal eraikinetan eta kale-plazetan konponketa eta mantentze lanak egin edo horretan laguntzea. Peoiaren kasuan, udal lurperatzaileari laguntzea ere jaso da ardura nagusi gisa, lurperatzaileari lagundu eta honen opor edo gaixotasun bajatan ordezkapena egitea.

  Igeltserotzako peoi eta ofizial lanpostuetarako titulazio berdina eta printzipioz, azterketa mota berdina jartzea aurre ikusten bada ere, ardura maila ezberdina den aldetik, oposizioaldiko ariketek ere eskakizun maila ezberdina izango dute.

  Baina gainditu beharreko azterketen inguruko informazioa, edo hautaketa prozesura presentatu ahal izateko bete beharreko baldintza eta oinarriei buruzkoa udal bulegoetan eskatu daiteke.
Eskaerak ere udal bulego horietan aurkeztu beharko dira baina beti ere aipatu ditugun hiru lanpostu hauen inguruko iragarkia BOEn, estatuko boletinean argitaratu ondoren. 15 eguneko epean edo izan daiteke hori.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!