Udalak, ingurumen izaerako ekintzak diruz laguntzeko oinarriak zehaztu eta hasiera bateko izaeraz onartu ditu.
2013/06/13
Oinarriak ikusi eta alegazio edo iradokizunak aurkezteko epea uztailaren 17an amaitzen da.
Diru laguntza hauek, Oñatiko udalerriaren eremuan ingurumenaren alde ekintzak burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko talde eta elkarteei zuzenduta daude. Ingurumeneko gaiei buruzko heziketa, informazioa, ezagutza eta sentsibilizazioa hobetzeko jarduerak burutzeko eta hartara, ingurumena babestu edo berreskuratzeko lanak egiteko.
Diru laguntzak, lehia sistemaren bidez ematea arautu da.
Oinarri arautzaile horiek ikusi nahi dituenak, udal bulegoetan eskatu ditzake. Eta dokumentua ikusita, alegazio edo iradokizunen bat egin nahi duenak ere, udal bulegoetan egin behar du uztailaren 17a bitartean.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!