Oñatiko udala

Udalak, Ikas Hiru akademiarekin elkarlanean informatikako 4 ikastaro berri eskaintzen ditu udazkenerako.

2012/09/25
30orduko ikastaroak, mintegi laburragoekin osatu dira.

  Horrela, eskaintza, ikasle izan daitezkeen guztien ordu-disponibilitatera egokitu nahi da. Gai aldetik, noski, ikastaro luzeenak konplexuagoak dira eta modu sakonagoan jorratuko dira, baina gai edo arazo konkretuak bideratzeko aukera ere emango da.

  Urritik abendura arteko hiruhilekoan, udalaren diru laguntza duten informatikako 4 ikastaro egingo dira. Horietako hirutan OFIMATIKA izango da gai nagusia. Edukian berriz, ezberdintasuna, sakontze mailan izango da egongo da, Ofimatika 1, 2 eta 3. maila emango baitira. Hiru ikastaro hauek 30 ordukoak dira. Laburragoa izango da aldiz, ZURE GAUZAK NOLA GRABATU izeneko ikastaroa, honek, 6 orduko iraupena izango baitu.

  Ikastaroen matrikula kostua, iraupenaren araberakoa izango da: 10 euro laburrena eta 50 euro luzeenak.
Ikasleek ordaintzen duten matrikulak ordea, ez du ikastaroaren kostua estaltzen. Urte akaberera arteko 4 kurtso hauen kostua 6.000 euro pasa da. Ikastaro bakoitzeko gehienera 10 ikasle izango direla kontutan hartuta berriz, matrikulen ordainketatik 1.600 euro jasoko dira asko jota. Bien artean dagoen 4.400 euroko aldea, udalak ematen duen diru laguntza da.

  9 urte dira jada udalak informatika arloko formazio ikastaro berezi hauek eskaintzen hasi zela. Urte tarte horretan gaiak eguneratzen eta ikasleen interesetara egokitzen joan dira. Zenbait programa ikasteko kurtsoak, OFIMATIKA edo PHOTOSHOP esaterako, aldika eskainiz.

  Informatika ikastaro hauek harrera ona izaten jarraitzen dute. Hala, udalak, Ikas hiru akademiarekin duen lankidetzari eustea erabaki du, udazkenerako eskaintza berria zabalduz.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!