Oñatiko udala

Udalak, ia 22 mila euroko ekarpena egingo dio Debagoieneko Landa Garapenerako Elkarteari 2013ko diru-laguntza kontzeptuan.

2013/01/07
Ordainketa, lau zatitan gauzatuko da.

  Pasa den urriaren 21ean egindako bilkuran onartu zuen Debagoieneko Landa Garapenerako Elkartearen Gobernu Batzordeak 2013. honetako aurrekontua.

  Aipatu aurrekontuak osatzeko Debagoieneko udalerriek 96.000 €-ko ekarpena egingo diote eskualdeko landa garapenerako elkarteari. Diru ekarpen hau diru-laguntza gisa egiten dute. Baina udalerri bakoitzak egingo duen ekarpena zehazteko bi irizpide nagusi hartzen dira kontutan: biztanleria eta baserri kopurua.

  Horren arabera, Oñatik, ia 22.000 euroko ekarpena egingo du aurten, hau da, bailarako udalerrien ekarpen orokorraren ia %23a.

  Diru ekarpen hori dena den, ez da ordainketa bakarrean egiten. Lau zatitan egiten da eta otsaila, apirila, uztaila eta urriaren 15. egunean urteko diru laguntzaren laurdena ordaintzen da.
Tokiko Gobernu batzarrak aipatu diru-ekarpena onartzea erabaki zuen iazko azken bileran. Lehen ordainketa berriz, ia 5.500 euroko ekarpena, otsailaren 15ean gauzatuko da.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!