Udalak, herriko ikastetxeetako guraso elkarteekin elkar lanean, formakuntza tailerra antolatu du 12-16 urte bitarteko gazteen gurasoentzat.

2012/04/23
Egun seme alabei eskaintzen diegun heziketa ahalik eta koherenteena izatea da jorratuko den gaia.

  Ikastaroak, guztira, 8 orduko iraupena izango du. Lau egunetan, maiatzeko lehen lau asteazkenetan emango da. Maiatzaren 2, 9, 16 eta 23an finkatu da eta arratsaldeko 6:15etik 8:15era egingo da. Pakita Mateos AGIPAD elkarteko teknikoak gidatuko du eta bereziki, esan bezala, 12 eta 16 urte bitarteko seme alabak dituzten gurasoei zuzenduta egon, interesa duen edonork parte hartu ahal izango du. Hori bai, aurrez izena eman behar da eta gaur justu amaitzen da izena emateko epea. Izena, gazteek beraiek eskolatik ekarri duten informazio orria beteta berriro, ikastetxean entregatuz eman behar da.

  Kultur etxean emango den tailerra, maiatzaren 2an hasiko. Jorratuko den gai nagusia, heziketan koherentziaz jokatzea izango bada ere, 12 eta 16 urte bitarteko nerabeen adierazgarri ebolutiboez, heziketan behar den koherentziaz edota asertzio edo adierazpen-komunikazioaz arituko dira.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!