Udalak Foru aldundiari, Aita Lizarralde kale inguruan autobus geltokiak jartzeko baimena eskatuko dio.
Gaur egun, lineako autobusek bi geltoki dituzte herrigunean: Posta bulego aurrealdean bat eta Euskadi Etorbidean bigarrena.
Batetik bestera joateko herri barruko kaleak zeharkatu behar dira. Ibilbideko kaleetan hainbat estugune arriskutsu daude. Horri, gaizki aparkatuta uzten diren autoak batu ezkero, guztiok inoiz ikusi ditugun trafiko arazoak sortzen dira. Guzti horren ondorioz, autobusak atzeratu egiten dira, trena edo beste autobus batzuk hartzeko zailtasuna eraginez edota medikura eta beste zita batzuetara berandu iritsiz.
Udaleko hirigintza departamentuak, aukera ezberdinak aztertu dira eta egokiena, autobusak herrigunea zeharkatu ordez GI-2630 saihesbidetik bideratzea dela ikusi da.
Aldaketa hau Foru aldundiko arduradunekin komentatu da. Pritzipioz ez da aparteko arazorik ikusten. Baina orain arte hitzezko hartu eman izan direnei ofizialtasuna eman asmoz, eskaera, idatziz eta behar den tramitazio bidetik helaraztea erabaki da.
Foru aldundiari Aita Lizarralde Kalearen inguruan bi autobus geltoki egokitzeko baimena eskatuko zaio. Kalea, Udana eta San Prudentzio arteko errepidearen zati den aldetik, diputazioaren jabetzapekoa baita.
Behin baimena jasota, geltoki berrien kokalekua eta ezaugarriak zehazteko proiektua egin beharko da.
Olakua aldera doazen autobusentzako geltokia, Aita Lizarralde kalean dagoen transformadore aurrealdean edo egin daitekeela pentsatu da. San Lorentzotik Zubillaga eta San Prudentziorantz doazenentzat berriz, Kalegoiena inguruan aurre ikusten da. Baina hori, udal mailan ikusten diren geltoki aukerak dira. Geltokiak aldatzeko baimena jaso ondoren egingo den proiektuan zehaztu beharko dira eta ezer egin aurretik, Diputazioarekin adostu beharko baita.
Aldaketa noiz egingo den ere ikusteko dago. Baina Euskadi Etorbidean egun dauden bi autobus geltoki desagertzeko puntuan daudela esan genezake, baldin eta azken orduko ezusteko edo iritzi aldaketa handirik ez badago behintzat.
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!