Udalak bost informatika ikastaro antolatu ditu datozen hiru hilabetetarako.
2004az geroztik, egun sozioekonomia batzordea denak, hiru hilabete oro informatika ikastaroen eskaintza berritu eta eguneratzen du. Informatika arloa bera etengabeko bilakaeran baitago eta herritarrek ere, gaian sakontzen doazen heinean, ikastaro berriak eskatzen baitituzte.
Otsailetik apirilera gauzatuko den eskaintza berri honetan, iraupen ezberdineko ikastaroak tartekatu dira, 30 ordukoak, batetik, eta 15 eta 6 orduko kurtso laburragoak, bestetik. Herritar ororen denbora disponibilitatea kontutan hartuta, ahalik eta eskaintza zabal eta orokorrena eginez.
Proposatutako bost ikastaroetan luzeenak, photoshop eta ofimatika 1 eta 2 ikastaroak dira. Eskaintzaren beste muturrean, beti ere iraupenari dagokionean, zure gauzak nola grabatu izeneko 6 orduko ikastaroa dago. Eta tartean, 15 orduko iraupena izango duen “google tresnak” izeneko kurtsoa.
Zabalik dago udalak antolatutako informatika ikastaro hauetan izena emateko epea. Otsaila erdialdera arte, hain zuzen. Plazak mugatuak dira eta taldeak bete ahala osatzen dira. Baina interesa duten beste lagunen izenak ere jasotzen dira, hurrengo hilabeteetan antolatuko diren ikastaroetan parte hartzeko aukera eta lehentasuna izan dezaten.
Izena, ikastaroak emango diren Ikas hiru akademian bertan eman behar da, 943.783103 telefonora deituta. Informazio gehiagorako ere, bertara jotzea da egokiena.
Datozen hiru hilabeteetan egingo diren 5 ikastaro hauen aurrekontua ia 7.300 euro da. Ikasleek kostuaren zati bat matrikularen bitartez ordainduko dute, ehuneko 27a gutxi gora behera. Gainontzekoa udalak jarriko du.
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!