Oñatiko udala

Udalak, Bidebarrieta kaleko 22an dituen lau garaje plaza alokairuan emango ditu

2015/04/15
Card image cap
Zozketaz egingo den adjudikazioan parte hartzeko eskaerak maiatzaren 8ra arte aurkeztu daitezke

  Azken Osoko Bilkuran erabaki zen Udalak Bidebarrieta kaleko 22an dituen lau garaje plazak errentan ematea. Garajeak irekiak dira eta laurek neurri berbera dute: 13,25 metro karratu.

  Udalak, maizterrekin bost urteko errenta kontratuak sinatuko ditu eta hileko errenta 60 € gehi BEZa izango da. Errenta hau, kontsumo prezioen arabera igoko da urtero. Era berean, maizterrak, garajea hartu aurretik, bi hileko errentaren adinako dirutza ordaindu beharko du fidantza eran.

  Udalak Bidebarrietako 22an dituen garajeen arrendamendua zozketaz adjudikatuko ditu. Parte hartu ahal izateko dagokion eskaera orria bete behar da udal bulegoetan. Baina eskaera egiteko oinarrizko baldintza batzuk bete behar dira: 18 urte beteta eta turismo erako ibilgailu baten jabe izan behar da. Era berean, garbi uzten da maizterrak ezingo duela inolako obra edo aldaketarik egin garajean aurrez Udalak idatziz emandako baimena ez badu eta garaje komunitatearen gune komunetako elementuetan ere ezin izango duela aktuaziorik egin.
Bidebarrieta kaleko 22. zenbakidun eraikinean Udalak dituen garaje plaza irekietakoren bat alokairuan hartu nahi duenak, eskaera, udal bulegoetan egin behar du maiatzaren 8a baino lehen. Ondoren, eskatzaileen zerrenda osatu eta argitaratuko da eta garajeen zozketarako eguna finkatuko da.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!