Udalak bi agente lehen plaza beteko ditu
Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu berri dira, eta bertan zehazten denez udaltzaingoko agente lehen bi plaza hauek lehiaketa berezi bidez beteko dira. Deialdia, Euskal Autonomia Erdikegoko edozein udalerritan udaltzain lehen direnei zuzenduta dago, agente lehen kategorian zerbitzu aktiboan egon eta horretan bi urte beteta dituztenei zuzenduta dago. Aipatu baldintza horiezaz gain, euskarari dagokionez 3. hizkuntza eskakizuna izatea eta B gida baimena izatea eskatzen da.
Agente lehen lanpostu hauek lehiaketa berezi sistemaz beteko ditu udalak. Horrek esanahi du ohiko merituen balorazioa egingo duen lehiaketa fase bat izango dela eta hainbat ariketa gainditzea eskatuko duen lehiaketa berezia ere bai. Lehiaketa fasean, besteak beste, lan esperientzia, antzinatasuna, norberaren gradua eta bestelako meritu batzuk baloratuko dira. Lehiaketa berezian, esan bezala, hainbat ariketa gainditu beharko dituzte hautagaiek, tartean, nortasun proba egin beharko dute.
Udalak bete nahi dituen bi agente lehen lanpostu hauek barne promozioz betetzen saiatu zen hasieran eta eskaintza udal plantillan zeuden udaltzainei zuzendu zitzaien. Baina inor aurkeztu ez zenez, deialdia Euskal Autonomia Erkidegora zabaldu da, agente lehena maila dutenei zuzenduta.
Iragarkia BOEn argitaratu bezain pronto irekiko da izena emateko epea.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!