Udalak Azkoagain kanpoaldean 2 argi puntu jarriko ditu futbol zelaiko argiteria itzaltzean ingurua erabat ilun geratu ez dadin.
Gaur egun Azkoagain futbol zelaiko argiteria itzaltzean, inguruak argirik gabe eta arriskutsu gelditzen dira, bereziki sarreran dauden arrapala eta eskailerak.
Arazoa konpontzeko, eskaileretan 2 argi-puntu eta arrapalan beste bat jartzea proposatu du futbol sailak.
Udaleko Zerbitzu Teknikoek eremua aztertu dute eta argiteria publikoaren argi-puntuak eskailerak hasten diren tokiraino daudela egiaztatu dute, hau da, bizikletak aparkatzeko euskarriak dauden tokiraino. Hortik gora, futbol sailekoek dioten bezala ez dago argi punturik.
Udalak, aipatu lekuan bi argi puntu jartzea erabaki du. Horretarako, aurrez argi hornidura bertaraino eraman beharko da. Bizpahiru aste beharko direla adierazi digute hirigintza departamentuan. Oinarrizko lan hori eginda, farola berriak jarriko dira. Seguruenik gainera, Kalegoienan gaur hasi dituzten lanen ondorioz kenduko direnetako bi eramango dira Azkoagaina.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!