Udalak, Azkoagain futbol zelaiaren garbiketa eta lan merkatuan barneratzeko arazoak dituzten kolektiboen gizarteratzeko kontratazio iragarkia argitaratu du.

2012/07/10
Proposamenak aurkezteko epea, hilaren 25ean amaitzen da.

  Azken osoko bilkuran erabaki zen Azkoagain futbol zelaiaren garbiketa lanen lizitazioari, lan merkatuan barneratzeko arazoak dituzten kolektiboen gizarteratze izaera gehitzea eta hala argitaratu da gaur, Gipuzkoako aldizkari ofizialean. Horrela, azken urteetan lan hauek egin dituen Bidebarri enplegu zentruaren parte hartzea bermatu nahi izan da.

  Lizitaziora aurkezten diren enpresen eskaintzak baloratzerakoan ere, birgizarteratze izaera hori kontutan hartuko da. Hala, gehienera lortu ahal izango diren 100 puntuetatik 55, eskaintza ekonomikoaren arabera banatuko dira beste 20, zerbitzuaren antolaketa eta kudeaketa proiektuaren arabera eta gainontzeko 25ak, proposatutako hobekuntzen arabera, tartean ia aipatutako birgizarteratze ahalegina delarik. Gizartetik baztertuta dauden kolektiboak birgizarteratzeko izaera duen enpresek 15 puntu lortzeko bidea izango baitute.

  Azkoagain futbol zelaiaren garbiketa lanen lizitaziorako udalak zehaztu duen gehienzko prezioa, orduko 17 euro eta 87 xentimo da. Horrek esanahi du lehiaketara aurkezten diren enpresak, prezio horren pareko edo beheragoko proposamena aurkeztu behar dutela.
Lanak, hasiera batetan bi urterako esleituko ditu udalak, baina beste hiru urtez luzatzeko aukerarekin.

  Azkoagain futbol zelaiaren garbiketa lanak esleitzeko lehiaketara aurkeztu nahi dutenek, uztailaren 25a arteko epea dute proposamenak udal bulegoetan egiteko. Deialdiari dagozkion xehetasunak ere bulegoetan eskuragarri daude edo udaleko webguneko kontratazio atalean ikusi daitezke.

   Udalak Aloña Mendi kirol elkartearekin duen hitzarmenaren arabera, udalak 2010ean bere gain hartu zituen kirol instalazio hauek garbitzeko ardura. Bidebarri enplegu zentrua kontratatu zen hartarako baina egin zitzaion urtebeteko kontratua aspaldi bete zela eta, kontratazio deialdi berria egitea erabaki da orain.    

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!