Udalak, arratoi izurriak kontrolatzeko zerbitzua indartuko du.
Udalak herritarrei pozoia banatzeari utzi dionetik, arratoiak zabaltzen ari direnaren kexak ugaritu egin dira.
Datozen asteetan konpostagailu komunitarioak jartzeko asmoa ere badu udalak eta halakoek arratoiak erakartzea saihestu nahi da. Guzti hori kontutan hartuta orain arteko zerbitzua indartzea erabaki da.
Ikuskapen tratamendu arruntak 8 izatetik 10 izatera pasako dira. Horrezaz gain, talka edo txoke tratamendu gogorragoak egingo dira urtean bitan eta etengabeko zerbitzua ziurtatuz, 24-28 orduko arreta zerbitzua kontratatuko da.
Udalak, gaian adituak diren hainbat enpresei aurrekontuak eskatu zizkien eta gaur egun zerbitzua eskaintzen duen RENTOKILekin kontratu berria egitea erabaki zuen. Honek, orain arte eskaintzen zuen zerbitzuagatik 3 mila euroko kontratua zuen eta aurrerantzean zerbitzua indartuz, 5.000 euro pasatxo jasoko ditu.
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!