Oñatiko udala

Udalak, 8 langile berri kontratatu ditu pioi lanetarako.

2014/04/28
Card image cap
2013ko enplegu programari dagozkion kontratazio hauek egiteko, azaroan osatu zen herriko langabetuen zerrenda erabili da.

  Iazko enplegu programa Foru Aldundiaren diru laguntzaz osatu du udalak. Horren arabera, egoera ekonomiko-familiar zaila bizi zuten herriko langabetuei zuzendu zen hainbat hilabetez pioi lanak egiteko kontratatzeko aukera eskaini zitzaien. Jaso ziren eskaerak aurrez zehaztutako baremazio baten arabera neurtu ziren eta puntuazioa oinarri, hautagaien zerrenda osatu zen. Azaroan bertan lau pioi kontratatu ziren.

  Abenduan lehenik, eta martxoan ondoren, 41/2013 foru dekretua zabalduz beste hainbat lagun kontratatzeko aukera eskaini zion diputazioak udalari. Lau lagun egun osoko jardunaz edo 8, egun erdiko jardunaz. Udalak, azken aukera hau hautatu zuen eta azaroan osatutako zerrendara joaz, puntuazio altuena zutenen egoera berraztertu zuen eta bere horretan mantentzen zela ikusita, pioi lanetan aritzeko aukera eskaini zien. Lehen lauak, pasa den asteartean hasi ziren lanean eta gainontzekoak gaur bertan. Guztiek, sei hilabetez, % 50eko lan jarduna beteaz arituko dira pioi lanetan. Hau da, baliabide naturalak garbitu eta zaintzako lanak eginez, herrilan eta instalazio publikoak mantenduz edo hiri inguruneetan eta espazio publikoetan irisgarritasuna hobetzeko lanak eginez arituko dira udal brigadan laguntzen.

  Orain lanean hasi diren 8 pioi hauen kontratuak, irailaren 21 edo 27ra arte luzatuko dira, kasuan-kasu. 

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!