Oñatiko udala

Udala eta Ibai Arte merkatari elkartearen arteko hitzarmena aztergai gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2021/11/04
Card image cap
Natur eskolarako armairu batzuen hornitze kontratua ere azalduko da

  Aipatutako bi gai horiek bakarrik aurkeztuko dira arratsaldean gobernu taldeak egingo duen asteko bileran, baldin eta azken orduko besterik proposatzen ez bada.

  Debagoieneko merkataritza dinamizatzeko helburuarekin eskualdeko Merkataritza Bulego Teknikoaren eskaerari babesa ematen dion hitzarmena da Oñatiko udalak eta Ibai Arte merkatari elkarteak sinatuko duten lankidetza dokumentua. Debagoieneko eskualderako bulego teknikoaren eskaera Ibai Arte Arrasateko elkartearen bidez aurkezten da eta Mankomunitatearen egoitzan kokatzen da, eskualdeko merkatariei eta merkatari elkarteei zerbitzua eskainiz. Udalak eskaera hori babestu eta bulegoarekin elkarlanean aritzeko asmoa du, tokiko merkataritza sektorearentzat onuragarriak diren ekimen, programa eta proiektuetan. Konpromiso hori udala eta Ibai Arte elkartearen arteko lankidetza hitzarmenean jasotzen da.

  Natur eskolarako armairu batzuen hornitze-kontratua ere aztergai izango da arratsaldeko bileran. Eskolako gela didaktikoetan neurrira egindako armairuak jarriko dira. Horiek egin eta instalatzeko kontratua Garibai aroztegiarekin egitea proposatuko da.

  Gobernu taldeko asteko bilera 17:00tan hasiko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!