Udal zergetan hobaria jasotzeko eskaera berritu behar dute familia ugariek
Udalak familia ugariei eskaini ohi dizkien zerga hobarien eskaera urtero berritu behar da. Hori gogorarazten duten gutunak gertatu dira eta astean bidaliko zaizkie aurreko urtean udalean erregistratu ziren familia ugarien buruei. Bete beharreko eskaera orria ere bidaliko zaie gutun berean.
Trakzio mekanikoko ibilgailuen eta ondasun higiezinen gaineko zergetan aplikatu ohi diren hobariak familia unitatearen diru sarreren eta seme alaba kopuruaren arabera kalkulatzen dira. Hala, hobaria jasotzeko, azken errenta aitorpenaren datuak begiratu ohi dira. Eskaera orrian hartarako baimena eman dakioke horren ardura duen udal langileari edo, ukatuz gero, aitorpenaren kopia edo dokumentazio osagarria norberak aurkeztu beharko du.
Trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga kobrantza otsailean hasiko dela kontutan hartuta, eskaerak otsailaren 15a baino lehen egin beharko dira udal bulegoetan. Gogoratu HAZ bulegora joateko hitzordua eskatu behar dela 010 doako telefonora deituta. Guzti honen berri ematen duten gutunak astean bidaliko zaizkie udal hobariak jasotzeko eskaera egina duten 200nen bat familia ugariri. Dena den, edozein familia ugarik egin dezake eskaera, beti ere, izaera hori egiaztatzen duen titulua indarrean badu.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!