Oñatiko udala

Udal zerbitzu telematikoak ezagutzera eman eta erabilera sustatzeko helburuz informazio kanpaina abiatu du Foru Aldundiak

2016/02/25
Card image cap
Udalaren administrazio elektronikoaren zenbait alderdi arautzen dituen ordenantza ere egin da

  Urteak dira Udalak internet bidezko zerbitzu telematikoak garatu zituela herritarrei hainbat tramite eta kontsulta egitea errazteko. Ez dira ordea, oso ezagunak eta ezta oso erabiliak ere. Hutsune hori betetze aldera, Foru Aldundiak eta IZFEk, Informatika Zerbitzuen Foru Elkarteak informazio kanpaina bat abiatu dute.

  Udalaren erregistro elektronikoa erabiliz biztanleen errolda agiriak eskuratu daitezke, tasak eta zergak kontsultatu eta ordaindu eta zenbait eskaera ere egin daitezke gaur egun. Udal zerbitzu telematikoak herritar guztien esku daude. Hauek erabili ahal izateko sarrerarako identifikadore digital bat behar da. Izenpe edo NAN elektronikoa izan daiteke edo hainbat Foru Departamentuk ematen dituzten gako operatiboak, ogasunarena, esaterako. Baina Udalak berak ere ematen ditu erabiltzaile kodeak. Eta horiek ere internet bidez eskatu daitezke. Nahikoa da www.oñati.eus Udaleko web atarian sartu, tramiteak atalera joan eta udal zerbitzu telematikoak klikatzea. Kodea eskuratzeko hitzarmena sinatu beharko da eta horretarako bai, udal bulegoetatik pasa beharko da. Udal zerbitzu telematikoak urteko egun guztietan eta 24 orduz erabilgarri daudela azpimarratzen da Foru Aldundiak zabaldu duen informazio orrietan.

  Udalaren administrazio elektronikoaren erabilera arautzeko asmoz, udal ordenantza egin da. Urtarrileko Osoko Bilkuran aurkeztu zen eta hasiera bateko onespena eman zitzaion. Orain, jende agirian dago zuzenketa edo erreklamazioren bat egin nahi duenak, hartarako aukera izan dezan. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!