Oñatiko udala

Udal ordenantza fiskalen aldaketa behin behineko izaeraz onartu zen azken Osoko Bilkuran

2021/07/05
Card image cap
Hilerrian eraikitako kolunbarioen emakida kuota jaso da

  Udal hilerriko bigarren handitze eremuaren goiko aldean 64 kolunbario jarri dira, hildakoen errautsak gordetzeko. Hauen emakida edo kontzesio administratiboa egiteko ordenantza fiskalak aldatzea aho batez onartu zen azken Osoko Bilkuran. Hala argitaratu da gaur Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, alegazioetarako epea irekiz.

  Egindako inbertsioa eta inguruko herrietako erreferentziak kontutan hartuta, kolunbario baten 10 urterako emakida 150 eurotan finkatzea onartu zuen udalbatzak. Erabakia behin behinekoa da eta 30 laneguneko epea dago honen kontrako alegazioak aurkezteko, hau da, abuztuaren 16ra arteko epea dago. Behin epe hori beteta erreklamaziorik aurkezten ez bada erabakia, automatikoki, behin betikotzat joko da.

  Urrutxuko hilerrian hilobi gutxi geratzen dira, eta ondorioz, hauen salmenta etenda dauka udalak, martxotik, legez eskaini behar duen lurperatze zerbitzua arriskuan ez jartzeko. Leku falta arazo bihurtu aurretik, errautsak gordetzeko azpiegitura egin eta eskaintzea erabaki zen eta hala gauzatu da. 4 metro zabal eta 1,5 metroko altuera duen kolunbarioa egokitu da hilerriko bigarren handitze eremuaren goialdean. Egituraren kanpoko estaldura altzairuzkoa da eta granitozko estalkia duten 64 kutxa ditu. Kutxa bakoitzak errautsak gordetzeko 4/8 poteentzako edukiera du. Lanak, DIXINOX enpresari esleitu zitzaizkion, 17.000 euroren truke.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!