Udal Ordenantza Fiskalak %4 jasoko dira datorren urtean

2022/10/28
Card image cap
Hobari berriak eta horiek emateko oinarri ezargarriak eguneratzea onartu zen atzoko Osoko Bilkuran

  Udal gobernu taldearen proposamenak aurrera egin zuen atzoko Osoko Bilkuran, EH Bilduko ordezkarien aldeko botoz eta EAJren kontrakoaz: Jeltzaleek, udal tasa eta zergak bere horretan uztea, igoerarik gabe mantentzea proposatzen zuten.

  Xabier Igartua Ogasuna batzordeburuak eman zuen gobernu taldearen proposamenaren berri eta testuinguru ekonomokoa nahasia dela onartu arren, %4ko igoera aplikatzea eta kalitatezko zerbitzu publikoak ematen jarraitzeko. Udalak bere gain hartuko du KPIarekiko desfasea. Izan ere, 2021eko irailetik 2022kora KPIa %10aren inguru igo dela gogoratu zuen Igartuak. Baina diru-sarrerak ez dira maila berean igo zehaztu zuen eta beste hainbat datu esanguratsu eman zituen:

• Foru funtsaren 2022ko itxiera aurreikuspena nahiko genukeena baino txikiagoa izan da, 2021eko likidazioa baino 1,47% handiagoa da soilik, KPIak igo duen guztiarekin.
• 2023rako foru funtsaren aurreikuspena, 2022ko itxiera baino %3,44 handiagoa da, KPIaren igoeraren oso azpitik hau ere.
%10eko KPI adierazlea ez dugu uste beste urte batzuetan bezala jarraitu beharrekoa denik. Horregatik, %4ko igoera orokorra proposatzen da. Gainontzekoa udalak bere gain hartuko du.
• Ordenantza aldaketarekin 2023ko aurrekontuko sarrerak %1,55 igoko lirateke.
• Foru funtsaren 2023ko aurreikuspena eta ordenantzen aldaketa kontutan izanda, aurrekontuaren diru sarrerek, %4,73ko igoera izango lukete, KPIaren oso azpitik.

  Datorren urteko ordenantzei egindako proposamenean bi puntu nabarmendu zituen: CO2 isuri baxuak dituzten ibilgailu berrientzat hobariak eta hobarien oinarri ezargarrien zenbatekoa %9a jasotzea, herritar gehiagok laguntza jasotzeko aukera izanik.

  Hobariak eta oinarri ezagarrien eguneratzea egoki jo arren Udal zerga eta tasak igotzea ez dutela inondik onartuko esan zuen Ainhoa Galdos bozeramale jeltzaleak, herritarrek esfortzu ekonomiko handia egiten ari direla erantsiz.

  Iaz aurrekontuaren %11,3 izan ziren dirulaguntzak emateko edo proiektu estrategikoetarako inbertsioei eusteko herria ezin dela gelditu eta udal ordenantza fiskalak ezin direla izoztu esan zuen Ogasuna batzordeburuak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!