Oñatiko udala

Udal Kultura departamentuaren dirulaguntza proposamenak aztergai Tokiko Gobernu Batzarrean

2021/06/03
Card image cap
13 kultur talde eta 16 sormen lan diruz laguntzea proposatzen da

  Herriko kultur talde eta sortzaileek hilabeteko epea izan zuten beraien egitasmoak aurkeztu eta udaleko Kultura departamentuak urtero emateko dituen dirulaguntzak eskatzeko. Martxoaren 29tik apirilaren 29ra bitartean 29 eskaera jaso ziren eta guztiak onartu dira: 13, kultur talde eta elkarteei dagozkie eta urteko programazioari aurre egiteko dirulaguntza eskaerak dira eta beste 16, sormen proiektu konkretuak gauzatzeko dirulaguntza eskaerak. Halakoetan disko edo bideo grabaketak, argitalpena eta erakusketa egitasmoak aurkeztu ohi dira, bai norbanako nahiz elkarteen izenean. Eskaera guztiak Kultura batzordean aztertu dira lehenik eta proposamena arratsaldeko Tokiko Gobernu Batzarrera eramango da, erabakia hartu dadin.

  XAGU tabernaren aurrealdean mahaiak eta aulkiak jartzeko eskaera ere aztergai izango da arratsaldeko bileran. Azken orduan beste gairen bat edo batzuk aurkeztu daitezke, baina printzipioz, eztabaidatu eta erabakitzeko bi gai horiek bakarrik jaso dira gaurko lan zerrendan

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!