Udal hilerrian kolunbarioak jartzea aztertuko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2021/05/06
Card image cap
Udal lursail patrimonialen inbentarioa berritzea ere proposatuko da

  Udal hilerrian etenda dago hilobien salmenta. Panteoi tradizionalen eta nitxodunen kontzesio iraunkorra etetea erabaki zen martxoko Osoko Bilkuran, asko gutxitzen ari baitziren libre dauden hilobiak; epe ertain-motzera oinarrizkoa den lurperatze zerbitzua ezin eskaini izanaren arriskua ikusten zen.

  Aldi berean errautsak gordetzeko kolunbariorik ez zegoela eta, lekua irabazteko alternatiba egokia izan litekeela baloratu da Zerbitzuak batzordean eta halakoak jartzeko aukera aurkeztu da. Udal hilerrian 64 kutxadun kolunbarioak hornitzeko proposamena aztertuko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean.

  Udal lursail patrimonialen inbentarioa berritzea ere aztertuko da gaurko bileran. 1988an egin zen udalaren lur patrimonialen lan teknikoa, eta  lursail bakoitzaren fitxa osatu zen, kokapena eta mugarriak jasoz, besteak beste. Baina 33 urte pasatu dira jada eta inbentario hura eguneratu beharra ikusi da Ingurumen batzordean. Halako lanetan diharduten enpresetara jo da aurrekontu bila eta lana Errez izeneko enpresari esleitzea proposatuko da arratsaldeko bileran.

  5 gaiko lan zerrenda osatu da gaurko batzarrerako.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!