Udal hauteskundeetarako hautagai-zerrenda aurkeztuko du bihar EH Bilduk

2023/03/31
Card image cap
Aurretik, Herri batzarra egingo da Gaztelekuan

  12:15etan egingo du EH Bilduk hauteskundeetarako zerrendaren aurkezpena, Naparreneko kantoian. Euria egiten badu Kontzejupera aldatuko da ekitaldia. Bertan aurkeztuko da maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako EH Bilduk osatu duen hautagai-zerrenda, Izaro Elorza buru dela. Jakin badakigu, egungo udal hautetsi batzuk beste lau urtez jarraitzeko prest azaldu direla, baina aurpegi berriak ere izango dira. Guztiak bihar eguerdian aurkeztuko dira.

  Ekitaldi horren aurretik, 11:00etan, Herri batzarra egingo du EH Bilduk Gaztelekuan. Larraitz Ugartek hauteskundeei begirako kokapen laburra egingo du eta herrigintzako taldeak azken urtean jorratu duen herri proiektuaren baitan identifikatutako erronken eta ekintza planaren berri emango du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!