Udal gobernu taldearen asteroko bilera gaur egingo da bihar jaieguna baita

2015/03/18
Udalak antolatzen dituen udaleku ezberdinetan jardungo duten begiraleak hautatzeko oinarriak zehaztuko dira

  Udalak hiru udaleku ezberdin antolatzen ditu udako opor garaian: udaleku irekiak, arte udalekuak eta kirol udalekuak edo Uda kanpaina ere baderitzona. Azken urteetan jada, udalak antolatutako udalekuetan hezitzaile edo begirale gisa aritu direnei lan kontratua egin eta gizarte segurantzan alta eman zaie. Aurrez, kasu guztietan, hautaketa prozesuak egin ditu udalak. Prozesu horietara aurkeztu ahal izateko bete beharreko oinarriak zehaztuko dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean. Bide batez, interesa dutenek izena eman dezaten epea finkatuko da.

  Kirol batzordearen eskutik, Aloña Mendiko futbol, gimnasia ritmika eta eskubaloi sailek bideratu dituzten eskaerak aztertuko dira. Eskubaloi sailak konkretuki, IX. Korpus txapelketari buruzko eskaera egin dio udalari. Beste kirol gai batzuk ere eztabaidatuko dira arratsaldeko bileran. Aipagarria da adibidez, Zubikoa kiroldegiko zerbitzuen kostuak eta tasak aztertzeko eta proposamen teknikoa egin eta idazteko zerbitzua kontratatzea eta hartarako deialdia egitea aztertuko dela.

  Ohikoa baino egun bat lehenago egingo den Tokiko Gobernu Batzar honetarako lan zerrendan 31 gai jaso dira.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!