Oñatiko udala

Udako egitarau berezia prestatu dute Gaztelekuko erabiltzaileek

2021/07/02
Card image cap
Irteerak eta bertan egingo diren ekintza irekiak tartekatu dira uztaileko egutegian

  Kuboko eta Topalekuko erabiltzaileek adinka eta taldeka antolatu dute uztaileko egitarau programazioa. Euskal Herriko txoko ezberdinetara irteerak eta Oñatin egingo diren ekintza irekiak tartekatu dituzte.

  Kubokoek astearte eta ostegunetan programatu dituzte irteera gehienak eta gainontzeko egunak, herrian, Kuboan edo beste gune batzuetan, ekintza irekiak egiteko erreserbatu dituzte. Irteerak, taldeka, ikasturteka antolatu dira eta hondartzara, aqua-parkera, paintball-era ed ur ekintzak egiteko Euskal Herriko txoko ezberdinetara hurbilduko dira Gaztelekuko erabiltzaile gazteenak. Herrian bertan ere, mendi irteerak edota Ur-uhinen parkera irteerak programatu dira uztailerako. Egitaraua Kuboan ikusgai dago eta parte hartzeko izen-ematea ere bertan egin behar da.

  Topalekuko erabiltzaileek ere osatu dute uztaileko ekintzen egitaraua, beti ere, bertako hezitzaileekin adostuta; Gorlizen ireki berri ur parkera, Donostiako Aquarium-era eta hondartzara, Sopelara suf egitera edo Debako Gaztelekukoekin elkartrukea egitera joango dira. Elkartruke hori DBH3ko talde batek egingo du eta adin bereko beste talde batek bi eguneko kanpin egonaldia beteko du, ur ekintzekin konbinatuz.

  Gazteak oporretan daude eta udan kanporako planak egiten dituzte, Gaztelekuko hezitzaileek lagunduta.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!