Txurreria plazan izango da hilabetez
2019/11/05
Jaixak amaitu eta aste gutxitara itzuli dira Oñatira txurro saltzaileak. Plazan, garai batean barkillero goxoki saltokia egon zen inguruan kokatu da txurreria.
Ez da berria. Azken urteetan azaro-abendua inguruan txurreria gurean izaten baita hainbat astez. Oraingoak, abenduaren 3ra arteko baimena dauka. Bitartean, eta udazkeneko giro umel eta freskoari aurre egin ahal izateko, txurro egin berriak erosteko aukera izango da plazan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!