Txosna batzordeak bideratu zuen eraso sexista bat eta 10en bat lapurreta salaketa dira jaixetako intzidentzia nagusiak

Udaleko Berdintasuna batzordeak jaietako lehen balorazioa egin du, jaietan aktibatu zen eraso sexisten prebentzio eta arretarako telefonoan jasotako deiak oinarri hartuta. Sei egunetan eskaini da eraso sexisten prebentzio eta arretarako zerbitzu hau eta eraso baten berri jaso zen, Herri Egunean, gauean. Erasoa txosna gunean gertatu zen eta bertako batzordeak bideratu zuen, eraso matxisten arretarako ezarritako protokoloa jarraituz.
Bereziki eskertu eta balioan jarri nahi du Udaleko Berdintasuna batzordeak txosna batzordeak eta herriko mugimendu feministak egindako lana jaietan ematen diren eraso matxisten arreta hobetzeko. Guztion artean, Oñatiko jaiak eremu seguru izate bidean urrats sendoak ematen ari direla uste du batzordeak, eta bide horretan jarraituko dela azpimarratu du.
Herri Eguneko gauean baita ere hainbat lapurreta salaketa jaso ziren Udaltzaingoan eta Ertzaintzaren Bergarako komisaldegian. Kale Zaharrean sakelako telefonoa ostu zietela salatu zuten zenbat gaztek. Halako hamarren bat salaketa erregistratu ziren asteburuan.
Aipatu intzidentzia horiezaz aparte, San Migel eta Errosarixo jaixak lasai joan dira.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!