Oñatiko udala

Txipistin eta Auzoko programetarako 8.600 euroko dirulaguntza emango du Foru Aldundiak

2021/07/15
Card image cap
(Arg: Txatxilipurdi)
Bi programak kontratu berean esleitzeko prozedurak aurrera darrai

  “Jatorri aniztasunaren elkar ezagutza eta aitortza” izeneko proiektuan bildu zituen Udalak Txipistin eta Auzoko programak, diputazioaren dirulaguntza eskatzeko. Txipistin jatorri anitzeko oñatiarren programa, 6-16 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago eta Auzoko, 16 urtetik gorako migranteei. Bi programa hauen helburu nagusia etorkinen integrazioa da.

  Foru aldundiak 8.600 euroz lagunduko du aurtengo jarduna. Urteroko dirulaguntza izaten da eta urterokoa baita ere Eusko Jaurlaritzak ematen duena.

  Txipistin eta Auzoko programei jarraipena eman asmoz, biak kudeatuko dituen enpresa kontratatzeko prozesua martxan du Udalak. Astelehenean amaitu zen proposamenak aurkezteko epea eta enpresa bakarra, Arrasateko Txatxilipurdi elkartea, aurkeztu da. Atzo ireki zen eskaintza teknikoa jasotzen zuen plika edo sobrea eta gaur egin da proposamenaren balorazio teknikoa. Hilaren 21ean kontratazio mahaia elkartuko da berriro, eskaintza ekonomikoaren plika irekitzeko. Gauzak ondo, esleipen proposamena uztaila amaitu aurretik egingo da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!