Tximinia garbitu dute suhiltzaileek Olakua auzoko 13 zenbakian

Olakua auzoko 13 zenbakiko tximinietako batetik ke ugari ateratzen zela ohartuta larrialdietan abisua eman du bizilagun batek. Hiruzpalau suhiltzaile kamioi eta ibilgailu hurbildu dira, baita udaltzainak eta ertzainak ere. Etxeetan surik ez zegoela egiaztatuta teilatura igo dira suhiltzaileak eta ke ugari zerion tximiniara hurbilduta oso zikin zegoela ikusi ahal izan dute.
Pilatutako zikinkeriak tenperatura altua hartzeko arriskua izaten du, kasu honetan hala gertatu da, eta sua sortu da tximinia barruan. Sua itzali eta zikinkeria garbitzen eman dute goiza Zubillagako suhiltzaileek. Ez da aparteko ondoriorik izan baina inguruko bizilagunak asaldatu dira, hiruzpalau suhiltzaile ibilgailu, ertzainak eta udaltzainak ere bertaratu baitira.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!