Txillardegiren omenez bihar egingo den ekitaldian parte hartuko du Oñatiko udalak

2022/01/14
Card image cap
Txillardegiren omenezko ekitaldia Arantzazun, 2018an
Gaur bete dira 10 urte hizkuntzalari, idazle eta politikaria hil zela

  Jose Luis Alvarez Enparantza Txilardegiren heriotzaren 10. urteurrenaren harira Donostian antolatu den omenaldi ekitaldira bertaratuko da Oñatiko udalaren ordezkaritza bat. Txillardegik lotura estua zuen Oñatirekin, jatorria, amaren aldetik bertan zuen, Usako ezizenez izenpetu zituen idazlanetako batzuk, eta Arantzazuko Milikua ostatura maiz etortzen zen idaztera, ikertzera edota atseden hartzera. Horregatik, hain zuzen, Oñatiko udalak haren omenezko oroigarria jarri zuen Milikua ostatuko atariko horman, 2018an.

  Txillardergi Udal Liburutegia herri ekimenak antolatuko du biharko omenaldia, eta ekitaldia baliatuko du Txillardegiren ekarpena gogoratu, aitortza publikoa egin eta Donostiako liburutegi zentralari Txillardegiren izena jar diezaioten eskatzeko.
Omenaldi ekitaldi nagusia Antigua auzoko Gaskoinia plazan egingo da Txillardegiren horma irudiaren aurrealdean, 12:00tan. Horma irudi berrituaren inaugurazioa egingo da lehenik eta hitzez, musikaz eta dantzaz osatuko da ekitaldia, txilar landareak landatuz borobilduko delarik.

  Txillardegi gogoan antolatu den egitaraua biharko omenalditik haratago doa; asteartean hitzaldia egin zuten Jakineko kide Alaitz Aizpuruk eta EHUko iraskale Iñigo Urrutiak, Txilladegik hizkuntza politikaren inguruan egindakoaz eta atzo Kronika liburua aurkeztu zen Txillardegik Argia aldizkarian egindako kroniketan oinarritutakoa. Datorren asteartean berriz, Jakinek plazaratutako Txillardegi: Euskalgintza eta Txilardegi: intelektuala eta gizartea liburuen aurkezpenak egingo da San Telmo museoan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!