Txiki txoko haurreskolan normaltasunez ari dira gaur

2017/11/09
Card image cap
Partzuergoko haurreskoletan greba deitu dute ELA, LAB eta Steilasek, hezkuntza publikoan sektoreka antolatu diren protesten haritik

  Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoaren egoera larria salatzeko sektorekako mobilizazioak deitu dira datozen asteotarako. Abenduaren 12rako berriz, greba deialdia bateratua da. Partzuergoko haurreskolei zuzenduta egin da lehen greba deialdia, gaurko. Sektoreko langileen egoera larria dela diote sindikatuek, egun % 41ekoa den langileen behin behinekotasun tasa murriztea eskatzen da, gelako ratioak egoki aplikatzea, gaixoaldiak lehen egunetik ordezkatu eta osorik ordaintzea eta langileen eros-ahalmena berreskuratzea, besteak beste. Haurreskola publiko askotan gaur greba egiten ari badira ere, Oñatin, deialdia ez jarraitzea erabaki dute. Normaltasunez lanean ari dira Txiki txokoko hiru hezitzaileak.

  Gaurko deialdia mobilizazio dinamika zabalago baten parte da. Datorren ostegunerako, ikastetxe publikoetako sukaldeetako eta garbiketako langileak deitu dira grebara; azaroaren 23an, heziketa bereziko langileak; 30ean irakasleak eta abenduaren 12an berriz, haur eta lehen hezkuntzako sektore guztietako langileak.

  Azken urteotan egoera okertuz joan dela diote ELA, LAB eta Steilas sindikatuek, ez soilik hezkuntza arloan diharduten langileena baizik eta euskal hezkuntza publikoarena berarena ere bai.  LOMCEaren aplikazioa eta Jaurlaritzaren Heziberri proiektua bertan behera uztea eskatzen dute, besteak beste.   

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!