Txiki Txoko haurreskolako teilatua berrituko da

2017/04/04
Card image cap
Eraikin zaharreko teilatua guztiz aldatuko da maiatzean

  Itogin arazoak agertu dira Txiki Txoko eraikin zaharrean. Urtarrilean, hiruzpalau euri egunen ondoren, haurreskolako sehaska gelan itoginak zeudenaz ohartu ziren bertako arduradunak. Udal teknikariak Txiki Txokon egon ziren gertatutakoa ikusi eta egoeraren balorazioa egiten. Arazoa, haurreskolako eraikin zaharreko teilatuan dago, zaharra da eta hainbat aldiz behin-behineko konponketak egin diren arren, behin betiko soluzioa eskatzen du. Teilatuan iragazgatze tela, isolamendua eta teila berriak jarri behar direla ondorioztatu da eta hala egitea erabaki da.

  Egin beharreko lana zehaztuta, herriko hiru igeltserori aurrekontua eskatu zitzaien. Eskaintza merkeena Fuente Ferrero Anaiek aurkeztu dute eta lana eurei esleitzea erabaki du gobernu taldeak.

  Lanak egiteko bizpahiru aste beharko direla aurreikusten da eta datarik egokiena maiatza izan daitekeela ikusi da. Beraz, orduan egingo dira Txiki Txoko haurrekolako eraikin zaharreko tailatuaren konponketa lanak. Onartu den aurrekontua ia 19.000 euro da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!