Txiki txoko haur eskolan aurrez aurreko matrikula bete daiteke 2020-2021 ikasturterako

2020/06/01
Card image cap
Maiatzaren 21etik matrikula telematikoki bete zitekeen

  Txiki txoko haur eskola itxita dago martxo erdialdetik. Irailera arte haurrak ez dira itzuliko, Haurreskola Partzuergoak jakinarazi duenez. Baina hezitzaileak bueltatu dira eta datorren ikasturtean haurrak eraman nahi dituzten gurasoen zalantzak argitzen ari dira. Gaur hasi eta ekainaren 8ra arte 2020-2021 ikasturterako matrikula aurrez aurre egin ahal izango da bertan. Horretarako hitzordua eskatu behar da 943 716 405 zenbakira deituta.

  Alarma egoerak eraginda ez da ate ireki jardunik antolatu baina ikus-entzunezko bat osatu dute gurasoentzat. 2019 edo 2020an jaiotako haurren gurasoei gutun bana bidali diete haur eskola zerbitzua eskainiz. Izan ere, bi urte horietan jaiotako neska-mutikoak hartuko baitituzte irailean.

  Gurasoek egun erdi edo egun osoko egonaldia aukeratu dezakete. Ordaindu beharreko kuota aukeratutako ordu kopuruaren araberakoa da eta baita gurasoen diru sarreren araberakoa. Izan ere, iaztik, Partzuergoko haurreskoletako matrikula doan baita 18.000 eurora arteko errenta duten familientzat eta seme-alaba bat baino gehiago dutenen kasuan, bigarrena eta hurrengoak matrikulatzerakoan.

  Txiki Txokok lau gela ditu eta 42 plaza guztira, 8na, 0-1 urte arteko geletan eta 13na, 1-2 urte artekoen geletan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!