Txantxiek 2200 euroko fondo soziala eragin dute

2015/12/04
Card image cap
Moneta sozialak sei hilabeteko epe muga izango du urtarriletik aurrera

  Txantxiaren urtebeteko esperientziaren ondotik, balorazio eginda, erabilpena areagotu dezaketen bi aldaketa egitea erabaki da: epe muga luzatuko da eta truke bulegoak ordutegi zabalagoa izango du.

  Txantxiek hiru hilabeteko epe muga zuten orain arte. Moneta ahalik eta gehien mugitu arazteko hartu zen neurria da. Baina dendarientzat bereziki kezka sortzen zuela ikusi da, epe muga hori etengabe zaintzen eta epea luzatzeko, udaletxera bueltaka ibili behar zutelako. Horregatik, urtarriletik aurrera, epe muga sei hilabetera luzatzea erabaki da.

  Txantxiak eskuratzeko bidea ere erraztu nahi da, eta horretarako, truke bulegoaren ordutegia zabaltzea erabaki da. Astelehenetik aurrera jada, truke bulegoa, egunero, 10.00tatik 14.00tara eta 15.00tatik 20.00 zabalik izango da udaletxeko harreran. Horrela, euroak txantxien truke aldatu nahi duten herritarrei xamurtasunak eman nahi zaizkie.
Gogoratu, euroak txantxien truke aldatzerakoan, % 5aren bonifikazioa jasotzen dela. Alegia, 100 euro aldatuta, 105 txantxi jasotzen direla.  Bonifikazioaren zati bat gizarte-fondo batera bideratzea ere aukeratu dezake herritarrak.
Hala, eta txantxiaren urtebeteko erabileraren ondoren, 2200 euroko fondo soziala sortu da. Fondo hau zertan erabili erabakitzeke dago oraindik. Udal arduradunak dendariekin bilduko dira fondo soziala zertara bideratu erabakitzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!