Txandak erakusketa-jolas berria jarri du gaur martxan: OÑATIKO HAINBAT PERTSONAI GURE DENDETAN.

2014/06/10
Card image cap
Erakusleihoetan jarritako informazioan oinarritzen den galde-erantzunen jolasa.

  Ruper Ordorika, Jesus Irizar “Txutxin”, Maria Cruikshank, Marisol Ramos edota Fermin Etxegoienen inguruko argibideak dira Txandako dendetako eskaparateetan ikusiko ditugunak. Guztira, 25 herritar eta beste horrenbeste denda. Eta dendetan ikusi daitekeen informazioa oinarri hartuta pertsonai bakoitzari buruzko galdera bana hartarako propio gertatu diren jolas kartiletan. Kartilako galderak zuzen bete eta 10 komertzioetako zigiluak jasota entregatu behar dira. Osatzen duten guztientzat opariak izango direla adierazi digu TXANDA dendarien elkartetik.

  “Oñatiko hainbat pertsonai gure dendetan” jolasak azken bi urteotan mineralen eta fosilen inguruan egindakoaren dinamika berbera jarraitzen du. Baina berezitasuna sari nagusian datza. Aurrekoetan, asmatzaileen artean mineral eta fosil handi eta bereziak zozkatu dira. Aurten berriz, 100 €ko erosketa txartela izango da entzun dugunez.

  Jolas kartilak eskuratu ahal izango dira parte hartzen duten 25 dendetan eta galderak eta zigiluak beteta, ekainaren 23a baino lehen sei denda hauetakoren batean entregatu behar da: Amalur, Aranburu margoak, Dor, Irizar estankoa, Maibi edo Mendizabal kirolak.

  Oparia jasotzera ere kartoia entregatu den dendara joan beharko da ekainaren 25etik 30era bitartean. Pertsona bakoitzeko kartila bakarra onartuko da. 100 euroko erosketa txartelaren zozketa uztailaren 1ean egingo da.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!