Txanda txartelaren erabilera sustatzeko kanpaina berria abiatu du dendarien elkarteak
Txanda txartelaren erabilera sustatu eta bezeroen fideltasuna saritze aldera, promozio berria egingo du dendarien elkarteak ekainean, irailean eta azaroan. Erosketak Txanda txartelaz ordaintzen duen bezeroak zuzeneko deskontua jaso ahal izango du, eta 10 euro merkeago eramango du, txartela datafonotik pasatzerakoan saritua bada. Ordaintzera doan erosketan zuzenean aplikatuko dira deskontuak. Ausazko halako 100 sari banatuko dira hilabete bakoitzean, 3.000 euro guztira.
Urteak dira jada dendarien elkarteak Txanda txartela sortu zuela, Rural Kutxaren babesean. Elkarteko kide diren establezimenduetan erabilgarri den kreditu txartela da. Doakoa da eta eskuratzeko, Rural Kutxara joan behar da.
Txandak elkarteko txartelaren erabilpena saritzen du tarteka, orain ekainean, irailean eta azaroan egingo duen promozioaren antzekoak eginez. Erosketak 10 euro merkeago eskuratu ahal izango dira Txanda txartelaz ordainduta.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!